06 abril 2011

Apirilak 10, Kontrastako Sakanak

Kaixo lagunok

Igande honetan Javier Puertas antolatutako irteera daukagu, Kontrastako Sakanak.
Beti bezala , goizeko 9:15etan ikastolako atean.

PR-A 69 Kontrastako Sakanak
Ibilbide interesgarri honek nafar lurraldeetako mugetaraino eramango gaitu, baso galduak eta sakan ezkutuak zeharkatuta. Ibilbidea laburtzeko aukera dago, aldaera bat hartuta. Lepoetatik ikuspegi zabalak ikusiko ditugu; toki zoragarriak, mendi-bazter bitxi hauen historia argitzen saiatzeko

Irteera-puntua: Kontrasta

Helduera-puntua: Arroyo Biarra

Distantzia: 8,60

Denbora: 2:30

Malda: 494





Deskribapena:

Ibilbidea Kontrastako iturriko plazan hasten da eta, herritik ateratzeko, Elizmendi kalea hartu eta hego-ekialderantz joko dugu, pista asfaltatu baten gainean. Gero, pista ezkerretik utzi eta Otxango errekarantz joko dugu (0,6 km, 10’).

Metalezko ate bat zeharkatu ondoren, bide harritsua aurkitu, eta laster, ezkerreko bidexka bat hartuko dugu. Bidexka Azkontea sakanaren eskuinaldetik gora doa, lepora iritsi arte. Lepotik Tostaranako sakana askatzen da. Ibilbideak lepoz lepo jarraitzen du, toki lau samarrean, eta bidebanatze batera iritsitakoan, ezkerreko adarra hartuko dugu. Handik hurbil, ezkerretik abiatzen den bidea har dezakegu, gure ibilbidea laburtzeko (2 km, 40’).

Gure ibilbideak ekialderantz jarraitzen du, harkaitzezko bizkar bat gaindituta eta Mendulina sakana gaindituta. Armontu tontorraren gaineko harkaitz gunearen hego-ekialdeko leporantz joko dugu. Bide nagusitik aterako gara, aziendarentzako zelai bat gurutzatzen duen bidexka bat hartuta, eta aipatu leporaino igoko gara. Harana udalerritik irten eta Nafarroako Ameskoa ibarrean sartuko gara; ikuspegiak zoragarriak dira benetan. Ipuruz zipriztindutako erkamezti bakandua bidaide izango dugu pista batera iritsi arte; pistan aurrera egingo dugu gure ezkerretik (3,4 km, 1 h 15’).

Nafarroako mugaldeetan behera joko dugu ibarrerantz, gainean El Castillo muinoa zut dagoela. Pistak hainbat bihurgune egiten ditu muinoaren azpitik, Biarra errekaren parean txabola baten hondakinak aurkitu arte. Pistatik ezkerretara aterako gara, errekaren ondotik doan bidexka lauso bati jarraituta. Alanbrada bat gaindituta eta ezkerretara jo ondoren, bideak zubi bateraino eramango gaitu, errekaz bestaldera gurutzatzeko (6 km, 2 h 10’).

Ibilbidea, orain, zuhaitz-landaretza joriaz jantzita dagoen Mendigurengo sakan ezkutuan sartzen da. Bidea sakanean gora doa lurrezko lepora iritsi arte. Lepoan tuparriak daude agerian, Barrekua eta Tostarana muinoen begiradapean. Ezkerretik ibilbide honen aldaera laburra lotzen zaigu (7 km, 2 h 30’).

Ibilbideak toki lauan jarraitzen du, Burumaraitza izeneko kareharrizko puska handirantz begira dauden bazkaleku zabaletara iritsi arte. Bidexka Biarra erreka bazterrera iritsi eta pista zabalari lotzen zaio, metalezko ate handi bat zeharkatu ondoren. Azken txanpa egin eta Kontrasta kokatuta dagoen muinora iritsiko gara (8,1 km, 3 h).





Hola a todos
Este Domingo salida a los Barrancos de Kontrasta organizada por Javi Puertas.
Como siempre nos vemos a las 9:15 en la puerta de la Ikastola.



PR-A 69 Barrancos de Kontrasta

Esta interesante ruta, que puede acomodarse tomando una variante, nos llevará hasta los confines de tierras navarras atravesando recónditos bosques y ocultos barrancos. Las amplias panorámicas que se dibujan desde los collados nos invitan a dilucidar la historia de es singular paisaje.


Punto de salida: Kontrasta

Punto de llegada: Arroyo Biarra

Nivel de dificultad: Dificultad baja

Distancia: 8,60

Tiempo: 2:30

Desnivel: 494






Descripción:

El itinerario tiene su inicio en la plaza de la fuente de Kontrasta y abandona el pueblo en dirección sureste por la calle Elizmemdi tomando una pista asfaltada que abandonaremos para proseguir a nuestra izquierda, dirigiéndonos hacia el arroyo Otxango (0,6 km, 10’).

Tras cruzar un portón metálico, la ruta transita por un pedregoso camino por el que pronto nos desviaremos siguiendo una senda a la izquierda que remonta el barranco Azkontea por su margen derecha, hasta alcanzar el collado desde el que se desgaja el barranco Tostarana. La ruta prosigue llaneando superando varios collados hasta llegar a una bifurcación por la que seguiremos por el ramal izquierdo. En pocos metros surge a nuestra izquierda un camino que puede utilizarse para recortar nuestro recorrido (2 km, 40’).

Nuestra ruta prosigue rumbo hacia el este siguiendo por una pista que supera un hombro rocoso y rebasa el barranco de Mendulina. Dirigiremos nuestros pasos en dirección al collado sureste del cordal rocoso que corona el pico Armontu. Se abandona el camino principal por una senda que atraviesa una campa para el ganado hasta alcanzar el citado collado. El valle navarro de las Amezkoas coge el testigo del valle de Arana y nos regala sus vistas en admirable panorámica. El laxo quejigal salpicado de enebros nos acompaña hasta entroncar con una pista, por la que proseguiremos a nuestra izquierda (3,4 km, 1 h 15’).

El descenso hacia el valle por lindes navarros es presidido por el cerro El Castillo, bajo el que la pista traza varias revueltas hasta alcanzar las ruinas de una txabola a la altura del arroyo Biarra. La pista se abandona tomando a la izquierda una desdibujada senda que discurre paralela al arroyo. El camino nos lleva, tras superar una alambrada y realizar un giro a la izquierda hasta el puente que permite cruzar al otro lado del curso de agua (6 km, 2 h10’).

El itinerario se introduce ahora en el escondido barranco Mendigurena vestido de una exuberante vegetación arbórea. La vereda remonta el barranco hasta un terroso collado, donde afloran las margas desnudas bajo la mirada atenta de los cerros Barrekua y Tostarana. Por la izquierda se une la variante corta de esta ruta (7 km, 2 h 30’).

La ruta prosigue llaneando entre el quejigar hasta llegar a amplios pastizales que miran hacia la mole caliza de Burumaraitza. La senda se une a la amplia pista junto al arroyo Biarra, tras cruzar un portón metálico, y a nuestra ruta tan solo le queda alcanzar el promontorio sobre el que se alza Kontasta (8,6 km, 3 h).



Agur bero

Bittor


0 comentarios: